Skip to content

337

2017/01/17

Nire esperientzieraren txikitasunetik, marrazkiaren “izana” edo “gauza” (objetua) ez da sekula akastuna bilakatzen; alderantziz marrazkiak izaten ditu sarritan akatsak. Marrazkiak ez dio sekula eusten orainari.
Aitortu behar dut ados nagoela (nire buruarekin) berresten dudanean marraztearen xedea agerian den kontraesan baten aitormena edo adiskidetzea dela: ausentzia eta presentziaren artean gertatzen den kontraesan hori konpontzea hain zuzen.
Marraztea, “ez dagoena” marrazkiarekin lotzea da, geroago norbaitek kontenplatuko duenean. Horregatik, marrazkiak, bere baitan hartu nahi izan arren presentzia bat (“gauza” edo “izana”), benetan bere ausentziaz arduratzen da.
Baina, non dago ausentzia? Oso urrun edo hemen ondoan baina ikusi ezin? Nik uste dut hementxe dagoela.
Marrazkien dohaintza handiena giza izpirituaren esentzian datza. Marrazkiak, hospitalitatea eskaintzen dio gurekin dagoen lagun ikustezin horri.

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: