Skip to content

343

2017/02/19

 

 

342

2017/02/10

341

2017/02/01

340

2017/01/29

339

2017/01/27

Hitzik ez dagoen lekuan, ezagutza ekintza fisikoen bidez aritzen da.
Desmantelatzen zaitut, errebelatzen zaitut.
Koadernoan marrazten dudan bakoitzean desegin ere egiten dut, nolabait, arropa eranzten dizudan bezala. Horrela da?
Osatzen dudan heinean, koadernoa txikituz doa. aldiz, zu bertan zaude ia-ia osorik edo, zu ere, etengabe osatuz. eta gero eta osoago bilakatzen zara, hasieran zinen bezalakoa izatera iritsi arte. Zu beti bezalakoa. Betiko gauzak egiteko gai, ohitura berdinekin, zure bizipenen batura izanik.

338

2017/01/25

337

2017/01/17

Nire esperientzieraren txikitasunetik, marrazkiaren “izana” edo “gauza” (objetua) ez da sekula akastuna bilakatzen; alderantziz marrazkiak izaten ditu sarritan akatsak. Marrazkiak ez dio sekula eusten orainari.
Aitortu behar dut ados nagoela (nire buruarekin) berresten dudanean marraztearen xedea agerian den kontraesan baten aitormena edo adiskidetzea dela: ausentzia eta presentziaren artean gertatzen den kontraesan hori konpontzea hain zuzen.
Marraztea, “ez dagoena” marrazkiarekin lotzea da, geroago norbaitek kontenplatuko duenean. Horregatik, marrazkiak, bere baitan hartu nahi izan arren presentzia bat (“gauza” edo “izana”), benetan bere ausentziaz arduratzen da.
Baina, non dago ausentzia? Oso urrun edo hemen ondoan baina ikusi ezin? Nik uste dut hementxe dagoela.
Marrazkien dohaintza handiena giza izpirituaren esentzian datza. Marrazkiak, hospitalitatea eskaintzen dio gurekin dagoen lagun ikustezin horri.